Itxi

Txirrindularitza

Binck Bank Tour

Van der Hoornek irabazi du hirugarren etapa eta Mohoric da lider berria

Erredakzioa

Taco Van der Hoorn (Roompot) nagusitu da Binck Bank Tourreko hirugarren etapan. Matej Mohoric (Bahrain Merida) laugarren izan da, eta liderraren elastikoa jantzi du.

  • Taco Van der Hoorn. Argazkia: @BinckBankTour

    Taco Van der Hoorn. Argazkia: @BinckBankTour

Taco Van der Hoornek (Roompot) irabazi du Binck Bank Tourreko hirugarren etapa, 174,9 kilometroko ibilbidea izan duena, eta Aalter eta Antwerpen artean egin dena. Matej Mohoric (Bahrain Merida) da lasterketako liderra.

Lau txirrindulari ihes eginda iritsi dira azken metroetara. Van der Hoorn izan da azkarrena, Maxime Vantomme (WB Aqua Protect Veranclassic) izan da bigarren, eta Sean de Bie (Verandas Willems-Crelan), hirugarren. Matej Mohoric laugarren izan da, eta liderraren elastikoa jantzi du. Minutu bat eta 11 segundora iritsi da tropela.