Txirrindularitza
Kontratu berritzea
Jonathan Lastrak eta Antonio Molinak Caja Ruralen jarraituko dute
Agentziak | Erredakzioa
Jon Aberasturi, Matteo Malucelli, Domingos Gonçalves, Alan Banaszek, Xavi Cañells eta David Gonzalez txirrindularien fitxaketekin batera, taldea erabat eginda dago.
-
Caja Rural, iazko denboraldiko argazkia
Caja Rural-Seguros RGA taldeak iragarri duenez, Jonathan Lastra bilbotarraren eta Antonio Molina Javeako txirrindulariaren kontratuak luzatu dituzte. Beraz, beste urtebete emango dituzte taldean etorkizun handiko bi txirrindulariok.
Bi gizon horiek, gainerako fitxaketekin batera, erabat sendotu dute taldea datorren denboraldira begira. Jon Aberasturi, Matteo Malucelli, Domingos Gonçalves, Alan Banaszek, Xavi Cañells eta David Gonzalez txirrindulariek osatuko dute taldea.