Itxi

Txirrindularitza

Ez da ezertaz damutzen

Lance Armstrongek behin betiko agurra esan dio txirrindularitzari

Erredakzioa

Amerikarrak 39 urterekin eman dio amaiera bere ibilbide profesionalari. Dopinaren gereizpearekin, baina ezertaz damutu gabe doala adierazi du.

Lance Armstrong txirrindulari amerikarrak behin betiko agur esan dio txirrindularitzari. Frantziako Tourra zazpi aldiz irabazi duen gizonak dio ez dela "ezertaz damutzen".

Dopinaren gereizpearekin esan dio agur bere kirol ibilbide profesionalari 39 urterekin. Lasai eta ezertaz damutu gabe esaten duela agur adierazi du Apri emandako elkarrizketan.

"Erretiratzeko garaian ez naiz ezertaz damutzen. Nire bizitzako etapa oso on bat izan da hau guztia. Bueltatu nintzenean beste Tour bat irabaziko nuela uste nuen", esan zuen Texaseko txirrindulariak.

Floyd Landisek esan zuen Armstrong dopatu egiten zela eta hau dela eta epai bat du airean Armstrongek. "Pertsona batzuk kontratatu ditut auzi honetan laguntza emateko, baina oso lasai nago. Nire bidea jarraitzen dut eta badakit zer egiten eta zer egin dudan", gaineratu zuen Armstrongek.