Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Andaluziako Vuelta: Hilvertentzat da etapa eta Irizarrentzat lidergoa

Erredakzioa

Radio Schakeko euskal txirrindulariak lehen postua kendu dio Jonathan Engoulvent frantziarrari.

Saur Sojasun taldeko Jonathan Hivertek irabazi du Andaluziako Vueltako bigarren etapa. Almuñecar (Granada) eta Adra (Almeria) artean burutu da. Hivertek esprintean gainditu ditu Francisco Ventoso (Movistar) eta Oscar Freire (Rabobank).

Markel Irizar Radio Schakeko euskal txirrindulariak lidergoa lortu du etapa honetan. Lehen postua kendu dio lehen etapako erlojuoekoa (Benahavisen) irabazi zuen Jonathan Engoulventi.

Etapak protagonista batzuk izan zituen 25. kilometrotik. Romain Sicard Euskaltel-Euskadiko txirrindularia eta Aritz Etxebarria (Orbea) euskal txirrindularia ihesaldian sartu ziren beste hirurekin: Marco Marcato (Vacansoleil), David de la Cruz (Caja Rural) eta Javier Ramirez (Andalucia-Caja Granada).

Hasieran aldeak lortzen utzi zien tropelak, baina geroago behera bota zuten ihesaldia. Jasa Adrako kaleetan Hivert izan zen azkarrena eta garaipena lortu zuen.

Bigarren etapako sailkapena:

1. Jonathan Hivert (FRA/Saur-Sojasun) 4:20:25.

2. Francisco Ventoso (ESP/Movistar) d.b.

3. Oscar Freire (ESP/Rabobank) d.b.

4. Stijn Devolder (BEL/Vacansoleil) d.b.

5. Serguei Ivanov (RUS/Katusha) d.b.

6. Luis Pasamontes (ESP/Movistar) d.b.

7. Juan Jose Cobo (ESP/Geox) d.b.

8. Jurgen Van Den Broeck (BEL/Omega Pharma Lotto) d.b.

9. Alberto Benitez (ESP/Andalucía Caja Granada) d.b.

10.Christian Knees (ALE/SKY) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. MARKEL IRIZAR (EUS/RadioShack) 4:29:53.

2. Jurgen Van Den Broeck (BEL/Omega Pharma Lotto) + 1.

3. Levi Leipheimer (USA/RadioShack) + 2.

4. Jerome Coppel (FRA/Saur-Sojasun) + 3.

5. Luis Pasamontes (ESP/Movistar) + 8.

6. Thomas Lvkvist (SUE/SKY) d.b.

7. Rigoberto Urán (COL/SKY) + 9.

8. Ivan Rovny (RUS/RadioShack) + 10.

9. BEÑAT INTXAUSTI (EUS/Movistar) d.b.

10.HAIMAR ZUBELDIA (EUS/RadioShack) + 12.