Publizitatea
Itxi

2018/12/04

17:49

Txirrindularitza

Akordioa

Euskadi Fundazioak eta Laboral Kutxak akordioa sinatu dute harrobia bultzatzeko

Erredakzioa

Fundazioko presidentea den Mikel Landaren ustez, 'akordio hau oso garrantzitsua da gure taldearentzat'.

  • Xabier Egibar eta Mikel Landa. Argazkia:  @FundaCiclisEusk

    Xabier Egibar eta Mikel Landa. Argazkia: @FundaCiclisEusk

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Laboral Kutxa euskal kreditu-kooperatibak eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Fundazioak esparru profesionaletik kanpo bultzatzen duen harrobiko txirrindularitza babesteko. Fundazioaren harrobiko txirrindularitza babestera mugatuko da lankidetza, kadete, gazte eta 23 urtez azpikoen elite mailetan, emakumezkoen zein gizonezkoen mailetan.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia Laboral Kutxaren Arrasateko egoitzan egin dute Xabier Egibar Laboral Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendariak eta Mikel Landa Euskadi Txirrindularitza Fundazioko lehendakariak.

Sinaduraren ostean, pozik azaldu da Mikel Landa: "Garrantzi handikoa da guretzat Laboral Kutxaren babesa izatea, datozen urteetan gure eginkizuna aurrera eramateko". Txirrindulari arabarrak gogorarazi duenez, Fundazioaren erronka nagusia da belaunaldi gazteei erraztasunak ematea txirrindularitzan jarduteko: "Gure ametsa da nahi duten Euskadiko neska-mutilei txirrindularitzan ahalik eta baldintzarik onenetan jarduteko aukera ematea".

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;