Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under, 5. etapa

Philipsen gazteak irabazi du etapa, epaileek Ewan zigortu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Epaileen arabera, australiarrak ez du ondo jokatu azken metroetan "aurkari bat arriskuan jarri duelako bidean oztopo eginda".

Epaileek Caleb Ewan (Lotto-Soudal) australiarrari jarritako zigorrak garaipena eman dio Jasper Philipsen UAE Tea, Emirates taldeko belgikarrari, Tour Down Under lasterketako bosgarren etapan.

Caleb Ewan izan da helmugan lehena ibilbideko 149.5 kilometroak bete ostean, baina epaileek azken kilometroa aztertu dute eta australiarrak ondo jokatu ez duela erabaki dute, “aurkari bat arriskuan jarri du, bere ibilbidea oztopatuz”.

Ondorioz, Cadel Ewan taldeko azken postura jaitsi dute, puntuen sailkapenean 15 puntu kendu dizkiote eta 30 segundo lasterketako denboran.