Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Euskadi-Muriasek Flèche Wallone klasikoa jokatuko du

eitb.eus

Frantziako Tourreko antolatzaileek ofizial egin dute gaur gonbidapena; beraz, euskal taldea apirileko lasterketa ospetsuan izango da aurten.

Lasterketa-txirrindularia

Euskadi-Murias Basque Country taldeak albiste bikaina jaso du gaur. Frantziako Tourreko antolatzaileek ofizial egin dute gonbidapena, eta, ondorioz, Euskadi-Murias Flèche Wallone klasikoan izango da.

Apirileko lasterketa ospetsuan parte hartzea garrantzitsua da oso kontinental mailako euskal taldearentzat.

UCI World Tourreko 18 talde arituko dira bertan, eta 7 gonbidatu: Euskadi-Murias, Cofidis, Israel Cycling Academy, Rally UHC, Sport Vlaanderen-Baloise, Wanty-Gobert eta Wallonie-Bruxelles.