Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Itzulia

Van Avermaet txapeldun olinpikoa gailendu da hirugarren etapan

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik: Edvak Hagenek lider jarraitzen du 9:23:23ko denborarekin eta Ion Izagirre bigarrena da, bost segundora.

  • Van Avermaet, etapako momentu batean

    Van Avermaet, etapako momentu batean. Argazkia: Efe.

Greg Van Avermaet (CTP) txirrindulariak irabazi du Valentziako Itzuliko hirugarren etapa. Ibilbideak 194,3 kilómetro izan ditu, Quart de Poblet eta Chera artean. Txapeldun olinpikoak bost ordu eta 16 segundotan egin du etapa.

Avermaetek eraso gogorra jo du azken metroetan, Cherako kaleetan, eta atzean utzi ditu Matteo Trentin italiarra (atzoko etaparen irabazlea), Luis Leon Sanchez eta Alejandro Valverde.

Sailkapen nagusiari dagokionez Edvak Hagenek lehen etapan lortutako lidergoari eusten dio 9:23:23ko denborarekin eta Ion Izagirre bigarrena da, bost segundora. Alejandro Valverde iazko irabazlea seigarren postura igo da.