Itxi

Txirrindularitza

OMANEKO TOURRA. 3. etapa

Lutsenkok Jesus Herrada gainditu du helmugan

Agentzia | Erredakzioa

Qurayyat-eko igoeran erdietsi zuen garaipena Astana taldeko txirrindulariak. Lutsenko lider berria da.

  • Lutsenko. Argazkia: @tourofoman

    Lutsenko. Argazkia: @tourofoman

Astana taldeko Alexey Lutsenkok erdietsi du garaipena Omaneko Tourreko 3. etapan, eta ondorioz, lidergoa lortu du ere Kazakhstaneko txirrindulariak.

Lutsenkok Jesus Herrada (Cofidis) gainditu du helmugan Qurayyat-eko azken igoeran. Espainiarra 18 segundora jarri da sailkapen nagusian, bigarren egin eta gero. Greg Van Avermaet (CCC Team) hirugarrena da, 20 segundora.

Astearteko 4. etapa Yiti-n (Al Sifah) hasi eta Omaneko Konbentzio egoitzan amaituko da, 131 kilometro egin eta gero.