Itxi

Txirrindularitza

EAU Tourra, 2. etapa

Gaviria, azkarrena Abu Dhabiko esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Elia Viviani eta Caleb Ewan gainditu ditu. Primoz Roglicek (Jumbo) ehen postuan jarraitzen du bi etapa jokatuta.

2:55
Gaviria

Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko 2. etapa Fernando Gaviriak (Emirates) irabazi zuen esprintean.

Yas Island-Yas Mall eta Abu Dabi hirien artean 184 kilometro burutu zituzten txirrindulariek, eta kolonbiarrak 4.36.32 denboran egin zuen etapa; Elia Viviani (Deceuninck) italiarra eta Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarra bigarren eta hirugarren helmugaratu ziren, hurrenez hurren.

Asteartean hirugarren etapa jokatuko da, Al Ain eta Jebel Hafeet artean 179 kilometro egin beharko dituzte.


. EFE