Itxi

Txirrindularitza

Movistar Team

Pablo Lastras: 'Milan-San Remon ikusiko dugu Mikel Landa'

eitb.eus

Movistar taldeko kirol-zuzendariak gasteiztarraren helburua, Giroan sasoiko egoteko, erritmoa hartzea izango dela esan du.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa

Pablo Lastrasek, Movistar talde duen kirol-zuzendari batek, Telefonicak antolatutako ekitaldi batean adierazi du Mikel Landa Milan - San Remo klasikoan parte hartuko duela.

'Gauzak ondo joan ezkero' bertan ikusi ahal izango da Mikel Landa, Lastrak gasteiztarraren helburua, Giroan sasoiko egoteko, erritmoa hartzea izango dela argitu nahi izan du.

Txirrindulari gasteiztarrak erori egin zen Mallorcako Challengeko lehendabiziko trofeoa lehiatzen ari zela (Ses Salines – Puig de Sant Salvador) eta lepauztaia hautsi zuen.  Helmugara heltzeko 15 kilometroren faltan izan zuen erorikoa txirrindulari arabarrak, eta, horren ondorioz, kolpe gogorra hartu du, lasterketa utzi eta errekuperazi luzea behar izan du.