Itxi

Txirrindularitza

Alentejoko Itzulia (6. etapa)

Enrique Sanzek bere hirugarren garaipena lortu du Alentejon

Erredakzioa

Euskadi Muriaseko txirrindulariak 6. etapa irabazi du. Lehenengo bietan ere garipena lortu zuen. Taldekide duen Mario Gonzalez hirugarren izan da. Joao Rodriguesek irabazi du Alentejoko Itzulia.

6:34
Enrique Sanz. Argazkia: @MuriasTeam

Enrique Sanzek (Euskadi Murias) irabazi du Alentejoko Itzuliko seigarren etapa, Portalegre eta Evora artean egin dena, eta 152 kilometroko ibilbidea izan duena. Lehen bi etapak ere irabazi zituen Sanzek, beraz, hiru garaipen lortu ditu Alentejon.

Gabriel Cullaigh (Team Wiggins) izan da bigarren, eta Mario Gonzalez (Euskadi Murias) kantabriarra izan da hirugarren, Euskadi Murias taldeak egin duen itzuli bikaina biribilduz.

João Rodriguesek (W52-FC Porto) irabazi du Alentejoko Itzuliaren 37. edizioa, helmuga zazpigarren postuan pasa ondoren, Sanzek baino hiru segundo beranduago.