Publizitatea
Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

2019/04/26

10:52

Txirrindularitza

Igande honetan

Mikel Landa Lieja-Bastogne-Liejan izango da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arabarra Alejandro Valverderi laguntzeko xedearekin izango da, murtziarrak Liejan bere bosgarren garaipena lor dezan.

  • Mikel Landa.

    Mikel Landa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alejandro Valverdek Lieja-Bastogne-Lieja proban parte hartuko du igandean, munduko txapeldunaren elastikoa soinean duela. Txirrindulari murtziarra klasiko zaharrena bosgarren aldiz irabazten saiatuko da, eta Mikel Landa arabarra izango du ondoan horretarako, laguntzeko prest.

Valverdek bukaera ona eman nahi die Ardenetako udaberriko klasikoei, orain arte eskuratutako emaitzak ez baitira izan berak lortu ohi izan dituen bezain distiratsuak: Flèche Wallone klasikoan hamaikagarren helmugaratu zen; Flandriako Tourrean, zortzigarren, eta Amstel Gold Racetik oharkabean igaro zen.

Murgiako txirrindulariarekin batera, honako beste taldekide hauek izango ditu bidelagun munduko txapeldunak: Andrey Amador, Winner Anacona, Carlos Betancur, Carlos Verona eta Imanol Erviti nafarra.

Lasterketa igandean jokatuko da, eta 256 kilometroko ibilbidea izango du. Aurtengo, azken 27 edizioetan ez bezala, hiriaren erdialdean egongo da kokatuta helmuga. Ibilbidean zehar, txirrindulariek 11 gain igo beharko dituzte; La Redoute, La Cota des Forges eta La Roche aux Faucons, azkenak.

Iaz, Bob Jungels luxenburgotarra nagusitu zen, eta aurten ere bertan izango da, lehen postua errepikatu nahian. Lasterketa hiru aldiz irabazi duen Peter Sagan ez da irteeran egongo, eta, aurreikuspenak betez gero, lehia estua egongo da Valverderen eta denboraldi zoragarria egiten ari den Alaphilipperen artean. Frantziarra denboraldi bikaina ari da egiten, eta dagoeneko Strade Bianche, Milan-San Remo eta Flèche Wallone bereganatu ditu aurten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena