Txirrindularitza
102. edizioa
Markel Irizarren azken Giroa
eitb.eus
Trek-Segafredo taldeko zortzikoan sartuta dago gipuzkoarra. Udan agur esango dio txirrindularitzari.
-
Markel Irizar
Trek-Segafredo taldeak iragarri du jada Italiako Giroan izango duen taldea.
Bertan Markel Irizar Aranburu izango da bere azken Giroa jokatzeko, txirrindularitza profesionala udan utziko baitu.
Taldeburu Bauke Mollema holandarra izango dute eta taldea honako gizon hauek osotzen dute: Gianluca Brambilla (ITA), Giulio Ciccone (ITA), Will Clarke (AUS), Nicola Conci (ITA), Michael Gogl (AUT) eta Matteo Moschetti (ITA).
Nire kirol ibilbideko 21. ta azken itzuli handia izango #giro102. Gogoz @TrekSegafredo ko mutilekin Giro ari hasiera emateko ¿ El #giro102 será la 21. vuelta grande de mi carrera deportiva y además la última! Deseando de arrancar el Giro con los chicos de @TrekSegafredo ¿¿ https://t.co/Z2VnwmmZf4
— Markel Irizar (@Markelirizar) 2019(e)ko maiatzaren 6(a)