Txirrindularitza
Ineosen buru
Chris Froomek Dauphinen hartuko du parte
Agentziak | Erredakzioa
Britainiarra pozik dago bere denboraldiko bosgarren lasterketa hasi baino lehen
-
Chris Froome. EFE
Chris Froome txirrindulariak Frantziako Tourrean du buruan, bere bosgarren garaipena nahi du Parisen eta horretarako prestakuntza egin du.
Orain Creiterium Dauphine lasterketan bere indarrak aurkariekin neurtuko ditu, 'pozik eta prest' ikusten du bere burua lasterketari aurre egiteko. Ineos taldea Vasil Kiryienka, Michal Kwiatkowski, Gianni Moscon, Wout Poels, Ian Stannard eta Dylan van Baarle txirrindulariek osotuko dute.
Britainiarrak Tenerifen egonaldia egin du, aste batzuk eman ditu bertan entrenatzen Frantziako Tourrean egoerarik onenean heltzeko, sasoiko.