Itxi

Txirrindularitza

Boucles de La Mayenne

Aberasturik La Mayenne lasterketako bigarren etapa irabazi du

eitb.eus

Caja Rural taldeko txirrindulari arabarra esprintean gailendu zaie gainerako aurkariei.

  • Jon Aberasturi garaipena ospatzen

    Jon Aberasturi garaipena ospatzen. Argazkia: @boucles53

Jon Aberasturi (Caja Rural-Seguros RGA) arabarrak irabazi du Frantzian lehiatzen ari den Boucles de La Mayenne lasterketako bigarren etapa, aurkariei esprint indartsu batean gailendu ostean. Etapak 179 kilometro izan ditu, eta Croixille eta Lassay-les-Châteaux artean lehiatu da.

Jonathan Lastra bere taldekidea da sailkapen nagusian ondoen kokatuta dagoen euskal txirrindularia. Bilbotarra 18. tokian dago, Thibault Ferasse (Natura4Ever - Roubaix Lille Métropole) liderrarengandik minutu batera, hain zuzen ere.

Igandean, lasterketako hirugarren eta azken etapa jokatuko dute, Cossé-le-Vivien eta Laval artean (171 kilometro).