Itxi

Txirrindularitza

Dauphiné

Dylan Teunsek irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da

AGENTZIAK 1 ERREDAKZIOA

Berarekin batera ihes eginda iritsi den Guillaume Martin frantziarrari (Wanty) gailendu zaio bien arteko esprintean.

1:56
Dylan Teuns celebra su triunfo

Dylan Teuns belgikarra (Bahrain Merida) da Dauphineko lider berria, astelehen honetan Mauriac eta Craponne-sur-Arzon artean (180 kilometro) lehiatu den bigarren etapan lortu duen garaipena dela medio.

Teuns berarekin batera ihes eginda iritsi den Guillaume Martin frantziarrari (Wanty) gailendu zaio bien artean jokatu duten esprintean.

Faboritoen taldeak, Jacob Fuglsang (Astana) buru zuela, 13 segundo geroago zeharkatu du helmuga, eta bertan zeuden, besteak beste, Chris Froome britainiarra (Ineos) eta Nairo Quintana kolonbiarra (Movistar). Denbora galdu dutenak, ordea, Romain Bardet frantziarra (Ag2r) eta Dan Martin irlandarra (Emirates) izan dira. Azken bi horiek garaileak baino 44 segundo gehiago behar izan dituzte etapa amaitzeko.

Astearte honetan, lasterketako hirugarren etaparen txanda izango da. Txirrindulariek 172 kilometro egin beharko dituzte bizikleta gainean Le Puy en Velay eta Riom arteko ibilbidea betetzeko.