Itxi

Txirrindularitza

Ez da Tourrean egongo

Brailsford, Ineos taldeko zuzendaria: 'Froomen egoera kezkagarria da'

Agentziak | Erredakzioa

"Ebakuntza egin diote errekuperazioaren lehen fasea ahalik eta ondoen egin dezan", azaldu dio Braislfordek BBC telebista kateari.

  • Chris Froome, Ineos taldeko txirrindularia

    Chris Froome, Ineos taldeko txirrindularia. Argazkia: Efe.

Dave Brailsford Ineos taldeko zuzendariak esan du Chris Froomen egoera "kezkagarria dela", asteazkenean izandako istripuaren ostean. Britainiarrak istripua izan zuen horma baten kontra. Dauphineko erlojuaren kontrako saioa lehiatzen ari zela. Ondorioz, haustura larriak izan zituen eta ezin izango du Frantziako Tourra korritu.

Froomek kolpe handia hartu zuen orduko 54 kilometroko abiaduran zihoala bizikletaren kontrola galdu ostean. Eskuineko femurra, aldaka bat, ukondoa eta hainbat saihets apurtu zituen, eta kordea ere galdu zuen. Lesio hori sendatzeko ebakuntza egin diote.

"Ebakuntza egin diote errekuperazioaren lehen fasea ahalik eta ondoen egin dezan. Egoera kezkagarria da, horretan ez dago zalantzarik, baina bilakaeraren zain egon behar dugu. Istripuak geratzen dira eta istripu txarrak ere bai, eta Froomena istripu txarra izan da", azaldu dio Braislfordek BBC telebista kateari.

Braislfordek ez du Froomen errekuperazioari datarik jarri izan nahi eta ez du argitu lehiatzen jarraituko duen ala ez.