Publizitatea
Itxi

2019/06/13

16:46

Txirrindularitza

DOPINA

Juanjo Cobo 2011ko Espainiako Itzulirik gabe geratu da dopinagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hala erabaki du UCIren Dopinaren Aurkako Auzitegiak, eta, hartara, azken garaipena Chris Foomeri egokituko litzaioke, urte hartan bigarren egin baitzuen sailkapenean.

  • Juanjo Cobo, 2011ko Espainiako Itzuliko podiumean

    Juanjo Cobo, 2011ko Espainiako Itzuliko podiumean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Juanjo Cobo txirrindulari ohiari kendu egingo diote 2011n irabazi zuen Espainiako Itzulia, UCIk (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna) hala erabakita. Aipatu auzitegiaren arabera, Cobo "errudun" da 2009 eta 2011 urteen bitartean baimendurik gabeko substantziak erabiltzeagatik, bere pasaporte biologikoan antzemandako "anomaliek" erakusten dutenez.

"UCIren Dopinaren Aurkako Auzitegiak Juan Jose Cobo espainiar txirrindulari ohia erruduntzat aurkitu du dopinaren aurkako araua urratzeagatik, hots, baimendu gabeko substantzia bat erabiltzea, 2009 eta 2011 urteen bitartean bere pasaporte biologikoan antzeman zitzaizkion anomaliak direla-eta. Ondorioz, hiru urteko zigorra ezarri dio". Hala eman du jakitera UCIk argitaratu duen oharrean. Hala ere, nazioarteko erakundeak gogorarazi duenez, erabakia ez da behin betikoa, balizko helegiteak aurkezteko parada baitago gaur hasi eta hilabeteren buruan Kirol Arbitrajearen Auzitegiaren aurrean.

Cobok Angliru mendatean gora egindako eraso ikusgarri bati esker eskuratu zuen urte hartako Espainiako Itzulia; aitzitik, UCIren arabera, oraindik argitzera eman ez diren legez kanpoko substantziak erabilita lortu zuen garaipen hori.

Kantabriarrak Froomeri 13 segundoko tartea aterata bereganatu zuen lasterketa, eta, ondorioz, britainiarra litzateke 2011ko Vueltako irabazle berria. Bere kirol ibilbideako bigarren garaipena litzateke lasterketa horretan, 2017an ere eskuratu bitzuen.

Albistea Dauphinen eroriko larria izan eta hurrengo egunean etorri da. Aipatu erorikoaren ondorioz, Froomek hainbat hezur hautsi zituen, eta, hartara, ezingo du parte hartu uztailaren hasieran martxan jarriko den aurtengo Frantziako Tourrean.

Froomek podiumeko gorenera jauzi egingo badu, sasoi horretan bere taldekidea zen Bradley Wiggins (Sky) bigarren postura igoko da, eta Bauke Mollema herbeheretarra (Rabobank), hirugarrenera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;