Itxi

Txirrindularitza

WORLD TOUR

Mikel Landa Bahrain Meridan arituko da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arabarrak Movistar utziko du, azken bi denboraldietan bertan korritu ostean.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa Movistarreko elastikoarekin: Argazkia: Artxiboko irudia

Mikel Landa Murgiako txirrindulariak Bahrain Merida taldean korrituko du datorren denboraldian, World Tourreko taldeak berak astelehen honetan ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabetra.

Landak Movistar utziko du, bertan azken bi denboraldietan bertan korritu ostean, eta Vincenzo Nibaliren lekua hartuko du Asiako taldean; izan ere, italiarra Trek Segafredora joango baita, itxura guztien arabera.

Horrenbestez, 29 urte dituen murgiarra Bahraingo talde buruetako bat bilakatuko da, eta datorren denboraldian lehiatuko diren itzuli handietan izateko parada izango du.

Landak laugarren tokian amaitu du aurtengo Italiako Giroa eta seigarrena izan da oraintsu amaitu den Frantziako Tourrean.

Brent Copeland Bahrain Meridako arduradun nagusiaren esanetan, "plazer handia da Mikeli ongietorria ematea". Copelanden aburuz, Landak "zirrara ekartzen die lasterketei, igoeretarako duen abilezien bidez, eta horrek itzuli handietan jarduteko txirrindulari lehiakorrenetakoa bihurtzen du".

Taldeak argitaratu duen aipatu oharrean, txirrindulariaren beraren adierazpenak ere ageri dira. Bertan, Landa "oso harro" agertu da, eta "datozen erronkei" aurre egiteko irrikaz.