Itxi

Txirrindularitza

Binck Bank Tour, 4. etapa

Tim Wellensek irabazi du laugarren etapa, eta lider jarri da

Agentziak | Erredakzioa

Wellens esprintean gailendu zaio Marc Hirschi iheskideari, aldapan gora. Hirschik ere gora egin du sailkapen nagusian, eta bigarren jarri da.

  • Tim Wellens, garaipen bat ospatzen

    Tim Wellens, garaipen bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Tim Wellens (Lotto Soudal) da Binck Bank Tourreko lider berria, laugarren etapan garaipena lortu ostean. Guztira 96,2 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, gorabeheratsua, Houffalizen (Luxenburgo) hasi eta amaituta.

Wellens Marc Hirschi iheskideari gailendu zaio esprintean, eta suitzarrak ere gora egin du sailkapen nagusian, bigarren postuan jarri baita, lau segundora.

Helmugatik 20 kilometrora, laukote bat zihoan lasterketa buruan: Ivan Garcia Cortina, Tim Wellens, Laurens de Plus eta Marc Hirschi. Garcia Cortina, baina, atzean geratu da, eta 24 segundora sartu da helmugan.

Garaipena hiru txirrindulariren artean jokatu dute. Hirschi 23 urtez azpikoen munduko txapeldunak abiatu du esprinta, baina Wellens indartsuagoa izan da azken metroetan, eta berak eskuratu du garaipena eta sailkapen nagusiko lidergoa.