Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia, 3. etapa

Ivan Ramiro Sosak irabazi du Picon Blanco eta lider da sailkapenean

Agentziak | Erredakzioa

Sosa bera bakarrik sartu da helmugan, laino artean, Oscar Rodriguez Euskadi-Murias taldeko txirrindulariaren aurretik.

7:05
Iván Sosa, laino artean, 4. etapako azken kilometroan

Ivan Ramiro Sosa Ineoseko txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliko hirugarren etapa, Sargentes de la Loraren eta Picon Blancoren artekoa, eta kolonbiarra lider jarri da sailkapen nagusian.

Sosa, iazko edizioko irabazlea, Oscar Rodriguez (Euskadi-Murias) eta Antonio Pedrero (Movistar) txirrindularien aurretik sartu da helmugan.

Zenbait ihesaldi saiakera izan ostean, Picon Blanco eguneko azken mendateko igoerara bi txirrindulari iritsi dira lasterketa buruan: Madrazo eta Pellaud.

Helmugarako zortzi kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak, eta Movistar tiraka hasi da orduan. Erritmoa gogortzearen ondorioz, 20 bat txirrindulari geratu dira aurreko taldean.

Helmugarako bi kilometroren faltan, Ivan Ramiro Sosak erasoa jo du eta aurkari guztiak atzean utzi ditu.

Etapa garaipen honi esker, kolonbiarra lider da orain sailkapen nagusian, mendikoan eta gazte onenen sailkapenean.