Itxi

Txirrindularitza

Irailaren 24an hasiko da

Ion Izagirre Astanako bi taldeburuetako bat izango da Espainiako Itzulian

Agentziak | Erredakzioa

Bestea Miguel Angel Lopez kolonbiarra izango da. Izagirrek Itzulia eta Valentziako Volta irabazi ditu aurten.

  • Ion Izagirre Astanako txirrindularia

    Ion Izagirre Astanako txirrindularia. Argazkia: Efe.

Ion Izagirre eta Miguel Angel Lopez kolonbiarra izango dira Astana taldeko liderrak Espainiako Itzulian. 2019ko edizioa irailaren 24an hasiko da. Izagirreren helburua 2018ko bederatzigarren postua hobetzea izango da.

Izagirre sasoian iritsiko da Vueltara, azken bi hilabeteak atseden hartzeko eta entrenatzeko baliatu ostean.

"Dena ondo joan da, ezustekorik gabe: ez dut erorikorik, lesiorik ezta gaixotasunik ere izan. Arazo barik entrenatu dut, eta Vuelta hasi arte horrela jarraitzea espero dut. Helburua iazko postua hobetzea da, eta sailkapen nagusian ondo geratzea. Jakin badakit zaila dela, hiru asteko lasterketa delako eta mila gauza gerta daitezkeelako", azaldu du Izagirrek ohar batean.

Aurten, Ion Izagirrek Itzulia eta Valentziako Volta irabazi ditu, eta Paris-Nizako etapa bat. Horrez gain, bigarren izan da Andaluziako Itzulian eta Italiako Giroan Miguel Angel Lopezekin batera aritu da.