Itxi

Txirrindularitza

KONTRATU BERRITZEA

Primoz Roglicek 2023ra arte jarraituko Jumbo Visma taldean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Itzuliko egungo liderrak orain arte Sunweben aritutako Tom Dumoulin herbeheretarra izango du taldekide.

  • Primoz Roglic durante la Vuelta a España 2019

    Primoz Roglic durante la Vuelta a España 2019. Foot: EFE

Espainiako Itzuliko egungo liderrak, Primoz Roglic esloveniarrak, Herbeheretako Jumbo Visma taldean korritzen jarraituko du 2023ra arte.

"Roglicek gurekin jarraituko du!" argitaratu du Jumbok astearte honetan Twitterreko bere profil ofizialean, barre eragiteko bideo batekin batera. Bertan, eski-jauzilaria zenak hainbat eskaintza jasotzen ditu beste kirol batzuetara pasatzeko, besteak beste, futbolera edota mahai-tenisera.

Horrenbestez, datorren denboralditik aurrera, Roglicek Tom Dumoulin izango du taldekide; izan ere, 2017ko Italiako Giroa irabazi zuen herbeheretarrak abuztuan jakinarazi zuen Sunweb taldea utzi eta Jumbo Vismara egingo zuela jauzi.

Roglic Vueltako lider sendoa da une honetan, eta abantaila polita dauka sailkapenean bigarren dagoen Alejandro Valverderekiko (Movistar) zein hirugarren den Tadej Pogacar (Emirates) herrikidearekiko, hau da, 2:48 eta 3:42, hurrenez hurren.