Itxi

Txirrindularitza

2020 denboraldia

Euskadi Fundazioak hamar txirrindulari berri iragarri ditu

Erredakzioa | Agentziak

Kontinental Profesional mailan arituko dira datorren urtean Jorge Azanzaren aginduetara.

  • Euskadi Fundazioa garaipen bat ospatzen

    Euskadi Fundazioa garaipen bat ospatzen

Euskadiko Fundazio taldeak datorren denboraldirako izango dituen txirrindularien berri eman du. 2020an Kontinental Profesional mailan arituko dira eta guztira hogei lagun izango dira Jorge Azanza kirol-zuzendaria dutela.

Izen handiko bi gizon nabarmendu behar dira taldean, Movistarreko Ruben Fernandez eta Juanjo Lobato (Nippo-Vini Fantini).

Datorren urtean Fundazioan jarraituko duten hamarrak honako hauek dira: Jesus Soto, Diego Lopez, Dzmytri Zhygunov, Gotzon Martin, Ibai Azurmendi, Jokin Aranburu, Mikel Alonso, Peio Goikoetxea, Txomin Juaristi eta Unai Cuadrado.

Eta fitxaketen zerrenda beste hau:

Gari Bravo, Julen Irizar, Mikel Aristi, Mikel Bizkarra eta Mikel Iturria (Euskadi-Murias)

Joan Bou eta Juanjo Lobato (Nippo-Vini Fantini)

Antonio Angulo (Efapel)

Ruben Fernandez (Movistar)

Iker Ballarin (Laboral Kutxa, 23 urte azpiko taldea)