Itxi

Txirrindularitza

Madrilen

Vueltako ibilbidea abenduaren 17an aurkeztuko da

Agentziak | Erredakzioa

Abuztuaren 14an hasiko da eta irailaren 6an amaitu. Lehenengo hiru etapak Holandan jokatuko dira Euskadi heldu baino lehen.

  • Vuelta 2020 Holandan hasiko da

    Vuelta 2020 Holandan hasiko da. Argazkia: EFE

2020an Espainiako Itzuliko 75. edizioa jokatuko da. Vuelta abuztuaren 14an hasiko da eta irailaren 6an amaitu eta ibilbidearen aurkezpen ofiziala abenduaren 17an egingo dela iragarri du gaur Unipublicek, lasterketa antolatzen duen enpresak.

Javier Guillen Unipubliceko Zuzendari Nagusiak zuzenduko du Madrilen egingo den ekitaldian iluntzeko 20:00etan.

Abuztuaren 14an abiatuko da Utrechtetik (Herbehereak), hala eman zuen jakitera Unipublic enpresak. Horrez gain, bigarren eta hirugarren etapak ere Herbeheretan egingo dira, abuztuaren 15ean eta 16an, hurrenez hurren. Guztira, lasterketak 410 kilometro egingo ditu Herbeheretan barrena. Lehenengo etapak 23,7 kilometro izango ditu; bigarrenak 183, eta hirugarrenak 194.

Holandatik Euskadira

2020ko Espainiako Itzuliak euskal errepideak izango dira protagonista. EiTBk jakin zuenez, Vueltako 4. etapa Irunen hasi, Donostiatik igaro eta Arraten amaituko da, ziurrenik Karakate igaro eta gero, 2019ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etapan egin zuten antzeko ibilbidea eginez.

Euskadik beste etapa bat ere hartuko du, Gasteizen hasiko dena, eta helmuga Gaubean izango duena. Bigarren astean egingo da etapa hau, baina oraindik zehazteke dago data.