Itxi

Txirrindularitza

FITXAKETA

Rohan Dennis erlojupeko munduko txapeldunak Ineosen korrituko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi urteko kontratua sinatu du, eta, besteak beste, Egan Bernal, Geraint Thomas eta Chris Froome izango ditu taldekide.

  • Rohan Dennis

    Rohan Dennis. Argazkia: Team Ineos

Ineos taldeak Rohan Dennis txirrindulari australiarraren fitxaketa iragarri du astelehen honetan.

Dennisek 29 urte ditu eta Bahrain-Merida taldetik dator. Ozeaniakoak etapa garaipenak ditu hiru itzuli handietan, eta munduko onena izan zen erlojuaren aurka 2018an eta 2019an.

"Dagoeneko sentitzen dut berrikuntzan benetan sinesten duen taldearekiko lotura, bereziki erlojupeko probari dagokionez. Argi dago izugarri gustatzen zaidan alderdia dela hori", adierazi du Dennisek ohar baten bidez.