Itxi

Txirrindularitza

Challenge Mallorca

Marc Solerrek urteko lehen garaipena lortu du Movistar taldearentzat

Agentziak | Erredakzioa

Euskadi Fundazioko Ruben Fernandez zazpigarren izan da, eta Alejandro Valverde, hamargarren.

  • Marc Soler, helmugan sartzen

    Marc Soler, helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

Marc Solerrek urteko lehen garaipena eman dio Movistar taldeari, Mallorca Challengeko Pollença-Port d’Andratx sarian gailenduta. Ibilbideko 168,9 kilometroak egiteko 4 ordu, 17 minutu eta 56 segundo behar izan ditu irabazleak.

Bigarren postua Gregor Mülhberger (Bora Hansgrohe) austriarrak lortu du eta hirugarrena, berriz, Davide Villella Movistar Teameko italiarrak.

Solerrek eraso gogorra egin du helmugarako kilometro batera eta horri esker Mülhberger atzean uztea lortu du. Austriarra hirugarren izan zen ostiraleko sarian.

Euskadi Fundazioko Ruben Fernandez zazpigarren izan da, eta Alejandro Valverde, hamargarren.

Mallorcako Challengea igandean amaituko da, Palmako hondartza-Palma sariarekin. Ibilbideak 159,6 kilometro izango ditu.