Itxi

Txirrindularitza

Kolonbiako Tourra, 2. etapa

Molanok Hodeg gainditu du lehen esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Jonathan Caicedo (ECU-Education First) tropelean sartu da eta lidergoan jarraituko du.

  • Juan Sebastian Molano (UAE Emirates Team)

    Juan Sebastian Molano (UAE Emirates Team). EFE

Maximiliano Richeze (UAE Emirates Team) argentinarrak lan bikaina egin zuen Juan Sebastian Molano bere taldekidea esprintean laguntzeko eta garaipenera bultzatzeko Alvaro Hodeg (Deceunick-Quick Step) gaindituz.

Tropelak 152,4 kilometro burutu zituen Kolonbiako Tourreko bigarren egunean Paipa eta Duitama artean (Boyacako departamenduan) hiru ordu hamabi minutu eta bederatzi segundotan.

Jonathan Caicedo (ECU-Education First) tropelean sartu eta lidergoa mantendu zuen bere taldekide Sergio Higuita, Daniel Martinez eta Tejay van Garderenen aurretik.

Hirugarren jardunaldia, Paipa eta Sogamoso artean, 183.3 kilometro egin beharko dituzte eta ziurrenik esprintean amaituko da eguna.

2. etapako sailkapena

.1. Juan Sebastián Molano (UAE Emirates Team) 3:12:09

.2. Álvaro Hodeg (Deceunick-Quick Step) d.b.

.3. Itamar Einhorn (ISR-Israel Start-Up Nation) d.b.

.4. Jhonatan Restrepo (Andrioni Giocattoli) d.b..

.5. Edwin Ávila (Israel Start-Up Nation) d.b.

Sailkapen nagusia

.1. Jonathan Caicedo (ECU-Education First) 3:30:10

.2. Sergio Higuita (Education First) d.b.

.3. Daniel Martínez (Education First) d.b.

.4. Tejay van Garderen (EU-Education First) d.b.

.5. Lawson Craddock (EU-Education First) 09ra