Txirrindularitza
Otsailean 23tik 29ra
Froome eta Valverde, protagonistak Arabiar Emirerri Batuetako lasterketan
eitb.eus
Iganean hasiko da UCI WorldTourreko egutegiko hirugarren proba. Iñigo Elosegi bizkaitarra Murtziako txirrindulariaren taldekidea izango da.
-
Froome, lehiatzeko pret
2020ko EAU Tourrean izango da 40 urteko Alejandro Valverde txirrindularia. EAU Tourra oso berezia da Murtziako txirrindulariarentzat 2018an ortzadar elastikoa bertan estreinatu zuelako eta gainera proba irabazi; lasterketa hilaren 23an hasiko da Dubain eta 29an amaitu Abu Dabin.
Movistar Team taldean Iñigo Elosegi bizkaitarraz gain Dario Cataldo, Jose Joaquin Rojas, Hector Carretero, Sergio Samitier, eta Albert Torres izango ditu ondoan Valverdek.
UCI WorldTourreko lasterketa da hau eta bertan izen handiko txirrindulariak ere izango dira, esaterako Chris Froome. INEOS taldeko txirrindulari britainiarra, lesio larria gainditu eta gero, EAU Tourrean berragertuko da. Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen gizona gogotsu eta oso pozik dago berriro ere lehiatzeko.
Garaipena eskuratzeko hautagai gehiago daude, hots, Pogacar eta Adam Yates.
EAU Toureko etapak
Otsailak 23, 1. etapa, Dubai-Isla Al Marjan, 158 km
Otsailak 24, 2. etapa, Palm Jumeirah-Hatta, 203 km
Otsailak 25, 3. etapa, Sharjah -Rafisah, 198 km
Otsailak 26, 4. etapa, Dubai-Dubai, 171 km
Otsailak 27, 5. etapa, Al Ain-Jebel Hafeet, 162 km
Otsailak 28, 6. etapa, Al Ruwais-Al Mirfa, 158 km
Otsailak 29, 7. etapa, Abu Dabi-Abu Dabi, 127 km