Itxi

Txirrindularitza

UAE Tour (Lehen etapa)

Ackermannek irabazi du lehen etapa eta liderraren elastikoa jantzi du

Erredakzioa

Txirrindulari alemaniarra nagusitu da esprintean Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko estreineko etapan, eta sailkapen nagusiko liderra da.

  • Pascal Ackermann. Argazkia: @uae_tour

    Pascal Ackermann, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: @uae_tour

Pascal Ackermannek (Bora Hansgrohe) irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko lehen etapa, eta alemaniarrak jantzi du liderraren elastikoa. Dubain hasi eta bukatu da estreineko etapa, eta 148 kilometroko ibilbidea izan du.

Esprintean erabaki da etapako irabazlea. Ackermann izan da indartsuena azken metroetan, Caleb Ewan (Lotto Soudal) izan da bigarren, eta Rudi Barbier (Israel) hirugarren.

Ondorioz, sailkapen nagusiaren gorenean kokatu da 26 urte dituen Ackermann. Alemaniarrak Almeriako Klasika irabazi du aurten.