Itxi

Txirrindularitza

Baieztatuta

Jonathan Castroviejo Tourrean izango da aurten ere

eitb.eus

33 urteko getxoztarra INEOS taldeko kidea izango da 2020ko Frantziako Tourrean.

  • Jonathan Castroviejo

    Jonathan Castroviejo

INEOS taldeak jakitera eman ditu aurtengo Frantziako Tourrean izango diren hainbat txirrindularien izenak.

Jonathan Castroviejo  bere taldeari Tourra irabazten laguntzeko izango da aurten ere, horretarako izen handiko eta lasterketa dagoeneko irabazi duten hiru gizon daude, hots, Egan Bernal, 2019ko txapelduna eta Chris Froome eta Geraint Thomas britainiarrak.

Tourraren irteeran Galeseko Luke Rowe (azken bost urteetan izan da), Michal Kwiatkowski poloniarra (2014ko Munduko Txapeldun) eta esan bezala 33 urteko Jonathan Castroviejo, Thomasen eta Bernalen garaipenetan lan bikaina egin zuen bizkaitarra.

Richard Carapaz eta Rohan Dennis txirrindulariek Italiako Giroan hartuko dute parte, beraz, taldea Andrey Amador edo taldeko gazteekin osotu beharko dute, adibidez, Pavel Sivakov errusiarra; 2019ko Alpeetako Tourra eta  Poloniako Itzuliko irabaztea edo Tao Geoghegan Hart, bi etapako irabazle Alpeetako Tourrean.