Publizitatea
Itxi

2020/07/04

12:19

Txirrindularitza

Meikuen aginduz

Nairo Quintanak bi aste eman beharko ditu geldirik, istripuaren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Kolonbiarra Tour de L’Ainen berragertzea aurreikusita dago, abuztuaren 7tik 9ra, Dauphinera joan aurretik, Frantziako Tourraren atarian.

  • Nairo Quintana, entrenatzen

    Nairo Quintana, entrenatzen. Argazkia: @Arkea_Samsic

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nairo Quintana txirrindulari kolonbiarrak bi aste eman beharko ditu guztiz geldirik, ostiralean auto batek harrapatu eta eskuineko belaunean politraumatismoak jasan ostean. Gertaeraren momentuan, Quintana Boyacá izeneko departamentuko errepide batean entrenatzen ari zen, bere jaioterrian.

"Osasun azterketatik atera naiz eta belauna handituta daukar, baina, zorionez, larria ez dela esan didate. Normala denezn, bi aste geldirik egon beharko dut belaunaren egoeraren eboluzioa ikusteko", esan du Movistar taldeko txirrindulari ohiak bere taldeak partekatutako bieo batean.

30 urteko kolonbiarrari bere mediku pertsonalak egin dio azterketa, eta ondoren bi astez geldirik egoteko gomendioa egin dio.

Quintanak espero du geldialdiak bere prestaketan eraginik ez izatea, bere helburu nagusia Frantziako Tourra baita.

Kolonbiarrak Italiako Giroa (2014) eta Espainiako Itzulia (2016) irabazi ditu eta aurtengo Tourrari begira Arkea-Samsiceko taldeburu izendatu dute Warren Barguil frantziarrarekin batera. Frantziako Tourra abuztuaren 29an hasiko da, Nizan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena