Itxi

Txirrindularitza

2020 denboraldia

Ekuadorreko txirrindulariak Europara bidaiatzen hasiko dira

eitb.eus

Caja Ruraleko Alveiro Cepeda 22an helduko da, eta Richard Carapaz Ineoseko taldekideekin izango da datorren astean.

  • Richard Carapaz

    Richard Carapaz

Ekuadorreko Richard Carapaz, Jonathan Narvaez, Alexander Cepeda, Alveiro Cepeda eta Jonathan Caicedo txirrindulariak Europara bidaiatuko dira datorren astetik euren taldeetara gehitzeko.

Carapaz eta Narvaez uztailaren 15ean helduko dira Espainiara Ineos taldearekin Burgoseko Itzulian parte hartzeko uztailaren 28tik abuztuaren 1era arte.

Hilaren 21ean Alexander Cepeda (Team Androni) helduko da; 28an, Jonathan Caicedo (Education First) eta 22an, Alveiro Cepeda Caja Ruraleko taldekideekin izango da.

Richard Carapazek Movistar utzi eta gero debuta egingo du Britainiako taldean eta Burgos eta gero Poloniako Itzulia eta Tirreno-Adriatikoa jokatuko ditu urrian sasoiko egoteko Italiako Giroan berriro ere garaipena erdiesteko.