Itxi

Txirrindularitza

Abuztuaren 2an

Getxoko Zirkuituak luxuzko parte-hartzea izango du

eitb.eus

Mikel Landa, Mads Pedersen eta Fernando Gaviria bertan izango dira Caja Rural, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma taldeekin batera.

0:49
Getxoko 75. Zirkuitua, izarrez josita

Mikel Landa (Bahrain McLaren), Alexander Kristoff (UAE Emirates), Mark Cavendish (Bahrain) eta Mads Pedersen (Trek Segafredo), egungo munduko txapelduna, Getxoko Zirkuituko 75. edizioan izango dira datorren abuztuaren 2an.

World Tourreko 5 talde izango dira, Movistar, Bahrain, NTT, Trek eta UAE Emirates. Gainerakoak Burgos-BH, Caja Rural, Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma, Kometa, Gios, Dinatek, Androni Giocattoli, Efapel, Feirense, Novo Nordisk,  Nippo, Massi eta Bingoal izango dira.

Getxoko Zirkuituko 75. edizio horrek 177 kilometro ditu, 24 kilometroko zirkuituari sei buelta eman behako diote Akarlandako igoerarekin (%5,3a) eta Arkotxako hesiarekin (%6,7a).

Nobedadea helmugarako 17 kilometroren faltan helduko da, Pike igoerarekin. 2 kilometroko ibilbidea Sondika eta Bilbo artean %9,4ko pendizarekin eta %14ko aldapa batekin.

Beste berritasun bat irteera izango da, Bizkaia Zubian egon baita. Bertatik goizeko 11:30ean abiatuko da tropela eta lasterketa 16:00ak inguru amaitzea espero da.