Itxi

Txirrindularitza

25 lasterketa

Itzulia, 2021ko Emakumezkoen World Tourreko egutegian

eitb.eus

Itzulia (orain arte Donostiako Klasikoa zena) maiatzaren 14tik 16ra jokatuko da eta egun batetik hirura pasatuko da.

  • Durango-Durango Klasikoaren irudia

    Durango-Durango Klasikoaren irudia

Txirrindularien Nazioarteko Elkarteak (UCI) 2021eko Emakumezkoen behin betiko WorldTour egutegia iragarri du jada. Guztira 25 lasterketa izango dira eta tartean, Itzulia (orain arte Donostiako Klasikoa zena), Australian hasiko da urtarrilaren amaieran eta urrian amaitu, Txinan.

Itzulia maiatzaren 14tik 16ra jokatuko da eta egun batetik hirura pasatuko da, Burgosko Itzulia ere lasterketa berria izango da egutegian eta hilaren 20tik 23ra jokatuko da.

UCIk aurreko denboraldiko Paris-Roubaix (Frantzia) klasikoak jarraituko duela baieztatu du eta RideLondon Classique (Britainia Handia) egutegira bueltatuko da.

2021eko Emakumezkoen UCI WorldTourreko egutegia

Urtarrilak 30: Cadel Evans Great Ocean Road Race (Australia)

Martxoak 6: Strade Bianche (Italia)

Martxoak 14: Ronde van Drenthe (Pays-Bas)

Martxoak 21: Alfredo Binda-Comune di Cittiglio Saria (Italia)

Martxoak 25:  Brujas-La Panneko Hiru Eegunak (Belgika)

Martxoak 28: Gante-Wevelgem (Belgika)

Apirilak 4: Flandeseko Itulzia (Belgika)

Apirilak 11: Paris-Roubaix (Frantzia)

Apirilak 18: Amstel Gold Race (Herbehereak)

Apirilak 21: Flèche Wallone (Belgika)

Apirilak 25: Lieja-Bastogne-Lieja  (Belgika)

Maiatzak 6 - 8: Chongming Irlako Tourra (Txina)

Maiatzak 14 - 16: Itzulia (Euskadi)

Maiatzak 20 - 23: Burgosko Itzulia (Espainia)

Maiatzak 30: RideLondon Classique (Britainia Handia)

Ekainak 7 - 12: Women's Tour (Britainia Handia)

Uztailak 2 - 11: Italiako Giroa

Uztailak 18: La Course by Le Tour (Frantzia)

Abuztuak 7: Postnord UCI WWT Vargarda West Sweden TTT (Suedia)

Abuztuak 8: Postnord UCI WWT Vargarda West Sweden RR (Suedia)

Abuztuak 12 - 15: Norvegiako Tourra

Abuztuak 21: Plouayko Sari Nagusia (Frantzia)

Abuztuak 24 - 29: Boelseko Tourra (Herbehereak)

Irailak 3 - 5: Ceratizit Madrid Challenge by La Vuelta (Espainia)

Urriak 19: Guangxiko Tourra (Txina).