Publizitatea
Itxi

Txirrindularitza

Txirrindularitza

2020/08/12

11:45

Txirrindularitza

72. edizioa, 12tik 16ra

Izarrez josita Dauphine, martxan

eitb.eus

Igandera arte munduko txirrindulari onenak izango dira Frantziako lasterketa honetan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute.

  • Izarrrak, Dauphinen

    Izarrrak, Dauphinen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Dauphine Kriteriumeko 72. edizioa izarrez josita egongo da aurten. Frantziako Tourra asteko bi aste falta direnean txirrindularitzako gizon garrantzitsuenak bilduko dira bost eguneko lasterketa ospetsu honetan.

Ineoseko Egan Bernal, Chris Froome eta Geraint Thomas eta Jumbo Vismako Primoz Roglic, Tom Dumoulin eta Steven Kruijswijk txirrindularien arteko bigarren borroka izango da aurten, L'Aineko Tourrekoa eta gero.

Alpeetako mendietan ez da inor faltako. Tourrari begira egongo dira denak eta aipatutako gizonak aparte, Movistarreko Alejandro Valverde, Enric Mas eta Marc Soler bertan izango dira ere eta sasoian dagoen Mikel Landa gasteiztarra ere. Bahrain McLaren taldeko txirrindulariak bigarren egin du Burgoseko Itzulian eta orain o¡larrekin neurtuko ditu indarrak.

Frantziatik izen handiko hiru gizon ditugu, Julian Alaphilipe, bigarren Milan-San Remon, eta Romain Bardet eta Thibaut Pinot. Kolonbiako ordezkariak, Bernalez aparte, Arkea Samsiceko Nairo Quintana, Astanako Miguel Angel Lopez, Gorka Izagirre eta Omar Fraile euskal txirrindulariekin eta Education Firsteko Rigoberto Uran eta Sergio Higuita izango dira.

Maldan gora ondo moldatzen diren beste txirrindulari batzuk ere Dauphineko zita ez dute galdu nahi izan, hots, Tadej Pogacar, Richie Porte, Juanpe Lopez edo Adam Yates gizonek esaterako. Esprinterrek aukera gutxi izango dute, halere, Peter Saganek eta Wout Van Aertek Clermont Ferrandeko irteeran egotea erabaki dute.

Ibilbidea

Osteguneko bigarren egunetik helduko dira zailtasunak ibilbidean. Col de Porten amaituko da etapa (17,5 kilometro, batez beste %6,2ko pendizarekin); ostiralean, aldiz, Saint Martin de Bellevile izango dute, 1. Mailako beste mendate gogor bat.

Hirugarren egunean Col de la Madeleine mitikoa gainditu beharko du tropelak, Maila Berezikoa, (17,3 kilometro, batez beste %8,3ko pendizarekin) eta asteburuan borrokak jarraitu egingo du. Larunbatean zazpi gain zapaldu beharko dituzte Ugine eta Megeve artean eta igandean azken aukera sailkapen nagusia erabakitzeko Domancy, Col de Romme, Colombiere, Cota de Cordon eta Megeveko gaina.

Dauphineko etapak

1. etapa: abuztuak 12, asteazkena, Clermont Ferrand – Saint-Christo-en-Jarez, 218.5km

2. etapa: abuztuak 13, osteguna, Vienne – Col de Porte, 135km

3. etapa: abuztuak 14, ostirala, Corenc – Saint-Martin-de-Belleville, 157km

4. etapa: abuztuak 15, larunbata, Ugine – Megève, 157km

5. etapa: abuztuak 16, igandea, Megève – Megève, 153.5km

Azken irabazleak

2019: Jakob Fuglsang (DAN)

2018: Geraint Thomas (ING)

2017: Jakob Fuglsang (DAN)

2016: Chris Froome (ING)

2015: Chris Froome (ING)

2014: Andrew Talansky (AEB)

2013: Chris Froome (ING)

2012: Bradley Wigins (ING)

2011: Bradley Wiggins (ING)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena