Itxi

2020/08/14

17:12

Txirrindularitza

DAUPHINÉ, 3. ETAPA

Davide Formolorentzat izan da etapa, eta Roglicek lidergoa sendotu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Irabazleak 33 segundo atera dizkio zazpi txirrindulariko talde bati, tartean Primoz Roglic liderra eta Mikel Landa arabarra.

0:37
Davide Formolo, 2020ko Dauphineko 3. etapako irabazlea
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
Davide Formolo (UAE Emirates) italiarrak irabazi du Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapa, Corenc eta Saint Martin de Belleville artean (157 kilometro) jokatu dena.  Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarra bigarren postuan helmugaratu da, eta lidergoa sendotu du.

27 urteko Italiako txapeldunaren garaipena ederra izan da. La Madeleine mendatea igotzen ari zela erasoa jo du 9 iheslariko talde baten barruan, eta ihes eginda igaro da mendate gainetik, eta hala jarraitu du Saint Martin de Belleville tontorrean jarrita zegoen helmugaraino, bertan besoak altxatzeko.

Italiarrak 33 segundo atera dizkio etapan bigarren izan den Primoz Roglic liderrari. Esloveniarrarekin batera beste sei txirrindulari sartu dira, tartean Mikel Landa (Bahraian) arabarra, Thibaut Pinot (Groupama) frantziarra  eta Daniel Martinez (Education First) kolonbiarra. Atzerago helmugaratu dira 42 segundoko atzerapenarekin beste zenbait faborito, hala nola Egan Bernal (Ineos) eta Nairo Quintana (Arkea) kasu.

Horrenbestez, Roglicek sendotu egin du liderraren elastikoa etapako bigarren tokiak aitortzen zituen 6 segundoko sariarengatik. Ondorioz, une honetan, 14 segundoko aldea ateratzen dio Pinoti eta 20 segundokoa, Emanuel Buchmanni (Bora). Guillaume Martin (Cofidis) frantziarra laugarren da 24ra, eta Mikel Landa bosgarren, 26ra.

Larunbat honetan laugarren etapa jokatuko dute txirrindulariek Ugine eta Megève artean (bigarren mailako mendatea).

Hirugarren etapako emaitzak eta sailkapen nagusia:

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;