Itxi

Txirrindularitza

Jaenen

Ane Santestebanek, zilarra eta Eider Merinok, brontzea Espainiako txapelketetan

Agentziak | Erredakzioa

Urrezko domina Mavi Garciak irabazi du, 2 ordu, 53 minutu eta 19 segundoko denborarekin.

1:16
Mavi Garcia

Ane Santestebanek eta Eider Merinok zilarra eta brontzea irabazi dute, hurrenez hurren, Espainiako Txapelketetako errepideko proban. Proba larunbatean korritu dute Andaluzian.

Urrezko domina Mavi Garciak irabazi du, aurkariei alde handia aterata: Santestebani bi minutu eta 11 segundo atera dizkio eta Merinori hiru minutu eta 50 segundo.

Ibilbidea zaildu eta berehala, Garciak erasoa jo du eta Ane Santesteban izan da erantzun ahal izan dion bakarra. Hasperen batean, biek minutu eta 30 segundoko aldea lortu dute, helmugatik 44 kilometrora. Bitartean, atzetik, zenbait taldetxo sortu dira, baina ihesaldia harrapatzeko antolaketa onik gabe.

72. kilometroan, aurreko bien aldea bi minutura iritsi da, eta atzekoak konturatu dira urrea eta zilarra irabaztea ezinezkoa izango zitzaiela. Brontzea lortzeko lehia hasi da orduan: Sheyla Gutierrezek (Movistar) eta Sara Martin (Sopela) 23 urtez azpikoen Espainiako txapeldunek erasoa jo dute baina ez dute ihes egitea lortu.

83. kilometroan, helmugatik 21era, Garciak eta Santestebanek alderik handiena izan dute: hiru minutu eta 15 segundo.

Azken kilometroetan, Mavi Garciak erasoa jo du, erritmo aldaketa nabarmena eginez, eta atzean utzi du Santesteban iheskidea. Sei kilometroren faltan, 30 segundoko aldea zabaldu du. Brontzea lortzeko lehian, berriz, Eider Merinok eta Irene Mendezek atzeko taldetik atera dira.

Azken 5 kilometrotan Garciaren nagusitasuna argia izan da. Helmugan bi minutu eta 10 segundo atera dizkio Santestebani eta hiru minutu eta 50 segundo Eider Merinori.