Itxi

Txirrindularitza

COVID-19aren pandemiarengatik

Amstel Gold Race klasikoa, bertan behera

Erredakzioa

Holandako Gobernuak COVID-19aren pandemia gelditzeko ezarritako neurri berriek ez dute baimentzen pertsona askoko talderik biltzea, eta antolatzaileek klasikoa bertan behera uztea erabaki dute.

  • Mathieu van der Poel

    Mathieu van der Poel, 2019ko Amstel Gold Race klasikoaren irabazlea. Argazkia: EFE

2020ko Amstel Gold Race klasikoa bertan behera geratu da. Proba urriaren 10ean egitea aurreikusita zegoen, baina Leo Van Vliet zuzendariak asteazken honetan jakinarazi duenez, UCI World Tourreko lasterketa ez da korrituko.

Holandako Gobernuak COVID-19aren pandemia gehiago ez hedatzeko hartutako neurri berriek ez dute baimentzen pertsona askoko talderik biltzea, ezta jende multzo handiak batzea eragin dezaketen ekitaldiak. Neurri horiek irailaren 28an sartu ziren indarrean, eta antolatzaileek Amstel Gold Race klasikoa bertan behera uztea erabaki dute.