Itxi

Txirrindularitza

Vuelta 2020 (3. etapa)

Dan Martin nagusitu da Laguna Negran Roglic eta Carapaz mendean hartuta

Erredakzioa

Irlandarrak irabazi du Vueltako hirugarren etapa eta bigarren da sailkapen nagusian etapa bigarren postuan amaitu duen Roglic liderrarengandik bost segundora.

0:26
Dan Martin eta Primoz Roglic

Dan Martinek (Israel Start Up Nation) irabazi du Espainiako Itzuliko hirugarren etapa, Lodosa eta Laguna Negra-Vinuesa (166,1 kilometro) artean egin dena. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) lidergoari eutsi dio.

Etapa irabazleak erasoa jo du helmugarako 100 metro falta zirenean, eta garaipena lortu du. Roglic izan da bigarren eta Richard Carapaz (Ineos) hirugarren. Sailkapen ngusian, aldiz, Primoz Roglic da lehen postuan, Dan Martin da bigarren bost segundora eta hirugarren postuan dago Richard Carapaz, 13 segundora.