Itxi

Txirrindularitza

12. ETAPA

Hugh Carthy nagusitu da Anglirun, eta Carapazek elastiko gorria berreskuratu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ineos taldeko ekuadortarra da lider berria Primoz Rolglic esloveniarrarekiko 10 segundoko aldearekin.

1:17
Hugh Carthy

Hugh Carthy (Education First) britainiarrak irabazi du Espainiako Itzuliko hamabigarren etapa, Pola de Laviana eta Angliru mendatearen artean jokatu dena (109,4 kilometro). Sailkapenari begira, Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak liderraren jertse gorria berreskuratu du.

Angliru gainetik bi kilometrora, Carapazek aurrera jo du sei txirrindulariko taldetxotik jauzi eginda, eta Primoz Roglicek (Jumbo - Visma) ezin izan dio ekuadortarraren erritmo aldaketari erantzun. Gerora, Carthyren saiakera etorri da, helmugatik 1,1 kilometrora, eta balekoa izan da atzean utzi baititu Carapaz eta Enric Mas (Movistar).

Hartara, britainiarra sartu da lehen postuan helmugan, eta haren atzetik heldu dira Vlasov (Astana), Mas eta Carapaz 16 segundoko aurrerapenarekin.

Horrenbestez, 2019ko Giroko garailea dago sailkapen nagusiko lider, Roglici hamar segundoko aldea aterata. Carthy hirugarren postuan kokatuta da (32 segundora), Dan Martin laugarren dago (35 segundora) eta Enric Mas, bosgarren (1:50era).

Astelehen honetan, bigarren eta azken atseden eguna izango dute txirrindulariek, lasterketako azken asteari heldu baino lehen. PCR prbak pasatu beharko dituzte beste behin ere, eta biharamunean, hamahirugarren etapa izango dute zain: 33,7 kilometroko bakarkako erlojupekoa, Muros eta Dumbriako Ezaroko begiratokiaren artean.