Itxi

Txirrindularitza

2021ean

Fabio Aru Qhubeka ASSOS taldean arituko da

eitb.eus

2015ko Vuelta irabazi zuen eta Italiako Giroan bigarren eta hirugarren geratu da.

  • Fabio Aru, Giroan (2018)

    Fabio Aru, Giroan (2018)

Fabio Aru txirrindulariak UAE-Team Emirates utzi eta 2021ean Qhubeka ASSOS (gaurko NTT Pro Cycling) taldean arituko da datorren denboraldian Domenico Pozzovivo eta Giacomo Nizzolo ziklistekin batera.

"Qhubeka ASSOSentzat ohore bat da Fabio Aruren fitxaketa aurkeztea. 2015eko Espainiako Itzuliko txapelduna da eta UCIko WorldTourrean dagoen Afrikako taldearekin arituko da 2021ean", iragarri dute.

Aruk 30urte ditu eta Italiako Giroan podiumean izan da birritan, 2015ean bigarren egin zuen eta 2014an hirugarren; Frantziako Tourrean egindako posturik onena bosgarrena izan da, 2017an.

Afrikako taldera txirrindulari asko heldu dira hurrengo denboraldiari aurre egiteko, esaterako, Simon Clarke, Sean Bennett, Dimitri Claeys, Kilian Frankiny, Lukasz Wisniowski, Karel Vacek, Emil Vinjebo, Connor Brown eta Harry Tanfield.