Txirrindularitza
Ostegunean hasiko da
"Eusko-Astana", prest Proventzako Tourrari aurre egiteko
I.A. | EITB MEDIA
Ion eta Gorka Izagirre, Aranburu eta Fraile txirrindulariek Kazakhstaneko taldearekin hartuko dute parte. Lasterketa zuzenean emango da EITBn.
-
Ion Izagirre. Argazkia: EFE
Ostegun honetan 2021eko Proventzako Tourra hasiko da eta bertan Astana-Premier Tech taldea izango da lau euskal txirrindulariekin.
Ion Izagirre, Gorka Izagirre, Alex Aranburu eta Omar Fraile ziklistek Kazakhstaneko taldearekin hartuko dute parte.
Talde-buru bezala eta sailkapen nagusia irabazteko hautagaiak Aleksandr Vlasov errusiarra eta Kazakhstaneko Alexey Lutsenko izango dira. Iazko edizioan Vlasovek etapa bat irabazi eta bigarren egin zuen eta Lutsenko hirugarrena izan zen sailkapen nagusian; Nairo Quintanak ( Arkéa-Samsic) erdietsi zuen garaipena.
Harold Tejada kolonbiarrak osotuko du taldea.