Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta (3. etapa)

Etapa garaipena eta lidergoa eskuratu ditu Adam Yatesek

A. B. | EITB Media

Britainia Handiko txirrindulariak irabazi du Kataluniako Voltako hirugarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du.

1:38
Adam Yates

Adam Yatesek (INEOS Grenadiers) irabazi du Kataluniako Voltako hirugarren etapa, Kataluniako Kanal Olinpikoaren eta Vallter 2000 mendatearen artekoa (203,1 kilometro). Gainera, liderraren elastikoa jantzi du.

2019an ere garaipena lortu zuen britainiarrak Vallter 2000 mendatean amaitu zen etapan, eta bi urte geroago ere nagusi izan da. Etapako azken igoeran onena izan da; 13 segundo atera dizkio bigarren heldu den Esteban Chavesi (Team BikeExchange) eta 45 segundo hirugarren amaitu duen Alejandro Valverderi (Movistar Team).

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Adam Yates, eta 45 segundo ateratzen dizkio bigarren postuan den Richie Porte (INEOS Grenadiers) taldekideari. Joao Alemida (Deceuninck - Quick Step) da hirugarren, liderrarengandik 50 segundora.