Itxi

Txirrindularitza

55. edizioa

Van Aert Pidcocki gailendu zaio, esprint ezin estuagoan

A. A. / A. O. | EITB MEDIA

Bi txirrindulariak esprint estuan lehiatu dira, eta epaileek azken irudiaren azterketa sakona egin behar izan dute garailearen izena jakitera eman aurretik.

  • Thomas Pidcock eta Wout Van Aert, esprint ezin estuagoan.

    Thomas Pidcock eta Wout Van Aert, esprint ezin estuagoan. Argazkia: EFE

Wout Van Aert (Jumbo Visma) belgikarrak Thomas Pidcock (Ineos) britainiarrari irabazi dio Amstel Gold Race lasterketaren 55. edizioa, Valkenburg eta Berg artean, Terblijten (Linburgo), 218 kilometroko ibilbidea eginez. Proba estu horrekiko intrigak eta zirrarak azken unera arte iraun du igande honetan, esprint ezin estuagoarekin amaituz.

Sailkapena erabakitzeko orduan, beraz, epaileek helmugako irudiak aztertu behar izan dituzte, eta denbora hartu dute Van Aert garailetzat eman aurretik. Gauzak horrela, porrota itzuli dio britainiar gazteari, joan den asteazkenean Pidcockek irabazi baitzuen Belgikako Flandriako Brabantean urtero ospatzen den txirrindularitza lasterketa.

Amsteleko bere bigarren parte-hartzean, Van Aertek (Herentals, 26 urte) garaipen garrantzitsua lortu zuen, eta, ondorioz, denboraldi honetan lortutako Gante Wevelgem lasterketako garaipenera eta Tirreno Adriatikoko bi etapetara batu ditzake. Besoak altxatu gabe iritsi zen helmugara, 5:00:27ko denborarekin. Pidcock bigarren izan zen, eta Maximiliam Schachmann (BOra Hansgrohe) hirugarren.

Michael Matthews (Team BikeExchange) Alejandro Valverde (Movistar) eta Julian Alaphilippe (Deceuninck) ondoren sailkatu ziren, bi segundo beranduago helmugara iritsi ostean. Testuinguru horretan, Primoz Roglic (Jumbo) esloveniarrak ez zuen lehiatzeko aukerarik izan, gurpila zulatu ostean.

Amaiera oso bizia

Van Aertek erasoa jo zuen talde nagusia hautsi arte, azken itzuliaren hasieran. Valverde atzean geratu zen, baina Murtziako txirrindulariak Amstel Gold Race lasterketaren garaipena lehiatuko zuten zortzi txirrindulariekin bat egitea lortu zuen. Talde horretan zeuden Pidcock, Carapaz eta Kwiatkowski, baita Schachmann eta Matthews ere.

Pidcockek, 21 urteko britainiarrak, ahalegin handia egin zuen azken kilometroetan bereziki. Bere ondora Van Aert eta Schachmann hurbildu ziren, maniobrak ezustean harrapatu zuen talde bati 25 segundo aurreratzeko gai izan zen hirukotea osatuz.

Une batez, zalantzaz beteriko esprint ezin estuagoan, garaipena hiru iheslarien eskuetan egon zen, baina ez ziren gehiegi fidatu behar, atzetik gainerako beste txirrindulariak baitzeuden, aurrekoen akats baten bati adi.

Helmugatik gertu Bora taldeko alemaniarra aurreratzen saiatu zen, alferrik. Izan ere, bazekien esprintean aurkariak baino ahulagoa zela. Zuzenekoan hasi ziren begiradak, markaketak eta taktikak.

Pankartatik 150 metrotara Van Aertek abiadura areagotu zuen, loriazko beste egun bat izan zitekeela sinetsita. Pidcockek gauza bera egin zuen, eta bere parean jarri zen, duela egun batzuk Belgikan egin zuen bezala, eta biak batera iritsi ziren helmugara. "Nor izan da irabazlea?", galdetzen zuten biek.

Hala, argazki-epaileek izango lukete hitza. Azken uneko argazkia egiaztatzeko unea zen. Oso gutxigatik, Van Aertek irabazi zuen.

Epaileek helmugako irudiak aztertu behar izan zituzten.

Lasterketaren sailkapen ofiziala:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo)            5:03:27
2 - PIDCOCK Thomas (INEOS)                ,,
3 - SCHACHMANN Maximilian (BORA)  0:02
4 - MATTHEWS Michael (BikeExchange)   ,,
5 - VALVERDE Alejandro (Movistar)        ,,
6 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck)      ,,
7 - SBARAGLI Kristian (Alpecin)              ,,
8 - MOHORIC Matej (Bahrain )                ,,
9 - KWIATKOWSKI Michal (INEOS)        ,,
10 - VAN DER SANDE Tosh (Lotto)         ,,