Txirrindularitza
85. edizioa
Gaur, zuzenean, Flèche Wallone klasikoa Valverde, Roglic, Pogacar eta Alaphilippekin
EITB MEDIA
Besteak beste, Roglic, Pogacar eta Alaphilippe izango ditu aurkari. Lasterketa zuzenean jarraitu gaur ETB1en eta eitb.eus-en (14:30).
-
Hirschi, 2020ko irabazlea
Alejandro Valverde (Movistar) txirrindulariak 41 urte beteko ditu igande honetan, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren egunean, baina lehenago bere klasiko faboritoa jokatuko du gaur, bost aldiz irabazi duen Flèche Wallone hain zuzen ere.
Izen handiko ziklistak izango dira irteeran, guztiak irabazteko kalitate eta asmoarekin, Pogacar, Roglic eta Tao Geoghegan, hiru handien irabazleak, eta Julian Alaphilippe munduko txapelduna. Marc Hirschi (UAE Emirates) iazko garaileak ere parte hartuko du.
Primoz Roglic, Espainiako Itzuliko eta Euskal Herriko Itzuliko azken irabazleak garaipen bat nahi du Amstel Gold Racen azken momentuan gurpila zulatu eta gero. Tadej Pogacar, azken Frantziako Tourreko onena, ere hautagai garrantzitsua izango da.
Ibilbidea
Hiru igoera gogor ditu: Cota d'Ereffe (2.100 metro eta batez beste % 5,6ko maldak), Chemin des Gueuses (1.900 metro eta batez beste % 6,7ko maldak) eta Huyko Chemin des Chapelles (1.300 metro eta batez beste % 9,7ko maldak ditu, baina tarte gogorrenean % 19,3koa du).
Azken irabazleak
2020. Marc Hirschi (SUI)
2019. Julian Alaphilippe (FRA)
2018. Julian Alaphilippe
2017. Alejandro Valverde (ESP)
2016. Alejandro Valverde
2015. Alejandro Valverde
2014. Alejandro Valverde
2013. Daniel Moreno (ESP)
2012. Joaquim Rodríguez (ESP)