Publizitatea
Itxi

2021/04/28

17:49

Txirrindularitza

Romandiako Tourra (1. etapa)

Saganek irabazi du lehen etapa eta Dennisek lidergoari eutsi dio

A. B. E. | EITB Media

Peter Sagan eslovakiarra nagusitu da Romandiako Tourreko lehen etapako esprintean. Colbrelli izan da bigarren eta Bevin hirugarren. Rohan Dennisek jarraitzen du liderraren elastikoarekin.

  • Peter Sagan

    Peter Sagan, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Peter Saganek (BORA-hansgrohe) irabazi du Romandiako Tourreko lehen etapa, Aigle eta Martigny artean egin dena (168,1 kilometro), eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du atariko etapa irabazi zuen Rohan Dennisek (INEOS Grenadiers).

Saganek esprinterako estrategia bikaina egin du, eta bere abiadura baliatu du etapa garaipena lortzeko, Sonny Colbrelli (Bahrain Victorious) eta Patrick Bevin (Israel Start Up) mendean hartuta.

Egun lasaia izan da sailkapen nagusiko lehen postuetan dauden txirrindularientzat. Ineos taldeko hiru txirrindulariak daude lehen hiru postuetan: Rohan Dennis da liderra, Geraint Thomas dago bigarren postuan eta hirugarren postua Richie Porterentzat da.

Ostegun honetan aldaketak espero dira sailkapen nagusian, lehen etapa menditsua egingo baita La Neuveville y Saint Imier (165 kilometro) artean. Ibilbidean, zazpi mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek: bigarren mailako bost mendate, puntuagarria ez den bat, eta lehen mailako beste bat.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;