Txirrindularitza
Murtziako Itzulia
Antonio Jesus Sotok denboraldiko lehen garaipena eman dio Euskaltel Euskadi taldeari
L. E. A. | EITB MEDIA
Etapako bigarrena, Angel Madrazo, BH Burgos taldekoa, eta hirugarrena, Gonzalo Serrano, Movistar Teamekoa, 31 segundora sartu den taldetxo batean helmugaratu dira.
-
Antonio Jesus Soto, Euskaltel Euskadikoa, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Antonio Jesus Soto Euskaltel Euskadi taldeko txirrindularia gailendu da Murtziako Itzulia Banco Sabadell Sari Nagusia lasterketako 41.edizioan.
192,4 kilometroko ibilbidea Los Alcazaresetik atera eta Alcantarillan amaitu da, Sotoren jaioterrian, hain zuzen. Irabazlea bera bakarrik iritsi da helmugara, eta 31 segundora taldetxo bat sartu da, bigarren egin duen Angel Madrazo eta hirugarren izan den Gonzalo Serrano aurrea zituela. Laugarren postua, Jose Joaquin Rojasek lortu du.
Azken sailkapena
1 - SOTO Antonio Jesús Euskaltel - Euskadi + 4:42:19
2 - MADRAZO Ángel Burgos-BH + 0:31
3 - SERRANO Gonzalo Movistar Team + 0:31
4 - ROJAS José Joaquín Movistar Team + 0:31
5 - GIBBONS Ryan UAE-Team Emirates + 0:31
6 - CANAL Carlos Burgos-BH + 0:31
7 - MARTÍN Gotzon Euskaltel - Euskadi + 0:31
8 - GREGAARD Jonas Astana - Premier Tech + 0:31
9 - CUADRADO Unai Euskaltel - Euskadi + 0:31
10 - AMEZQUETA Julen Caja Rural - Seguros RGA + 0:31