Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Stefan Kungek jantzi du liderraren lehen maillota Suitzan

A. A. | EITB MEDIA

Suitzarrak bereganatu du lasterketa abiatzeko jokatu duten 10,9 kilometroko erlojupekoa.

3:13
Stefan Kung

Stefan Kungek (Groupama) Suitzako Tourreko liderraren lehen maillota jantzi du, lasterketa abiatzeko jokatu duten hasierako erlojupekoan azkarrena izan eta gero. Frauenfelden hasi eta bukatu den ibilbide lauak 10,9 kilometroko luzera izan du, eta txirrindulariek euripean bete behar izan dute.

Groupamako txirrindulari suitzarrak lau segundo atera dizkio Steffan Bissegger (Education First Pro Cycling) herrikideari eta hamabi Mattia Cattaneo (Deceuninck) italiarrari.

Bestalde, garaipena lortzeko faboritoetako bat den Richard Carapaz (Ineos), Kungengandik 31 segundora geratu da. Ekuadortarrak 1 zenbakia darama dortsalean, hau da, Egan Bernal taldekideari zegokiona; izan ere, Giroa irabazi berri duen kolonbiarra nagusitu zen 2019ko ekitaldian, baina aurtengo edizioan ez du parte hartu.

Bigarren etapa Neuhausen am Rheinfall eta Lachen artean egingo dute, 173 kilometroko ibilbidean, eta Oberricken mendatea (2. mailakoa) igo beharko dute txirrindulariek helmugatik 30 kilometroren faltan.

1. etaparen eta nagusiaren sailkapena:

1 - KÜNG Stefan (Groupama) 0:12:00

2 - BISSEGGER Stefan (EF Education) +0:04

3 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +0:12 

4 - SCULLY Tom (EF) +0:15

5 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +0:19

6 - RUTSCH Jonas (EF) +0:22

7 - STEIMLE Jannik (Deceuninck) d.b.

8 - VERMEERSCH Florian (Lotto) d.b.

9 - KRAGH ANDERSEN Søren (DSM) d.b.

10 - DENNIS Rohan (INEOS)+0:23